Hemen zaude:
Telebista Interaktiboa
Kutxabank Investmentak telebista digital interaktibora egokitutako brokerage zerbitzua du. Ekimen horri esker, Euskaltelen laguntza duena, Kutxabank Investment Brokerren web eduki nagusietara sartzeko aukera ematen du: Kotizazioei buruzko informazioa denbora errealean, inbertsio-saskien eta berrien jarraipena, baloreen salerosketa, etab.
Zer zerbitzu ditut?
Eremu irekian, Euskalteleko bezeroak balore nazionalen eta mundu mailako burtsa nagusien kotizazioak ikus ditzake, bestelako edukien artean. Informazio hori denbora errealean edo diferituan ematen da, kontratatutako profilaren arabera. Eremu pribatuan, berriz, erregistratutako inbertitzaileentzat erreserbatutakoan, burtsan eragiketak egiteko zerbitzuak ikus daitezke.
- Erosteko/saltzeko aginduak sartu.
- Zure aginduen egoera, balore-kontuaren balorazioa, kontuaren mugimenduak eta bestelakoak kontsultatu.
Nola?
Euskalteleko plataforma digitalaren 465. kanala sintonizatu besterik ez duzu egin behar.
Sintonizatu 465. kanala.
Jarraibideak emateko tresna urrutiko agintea da, nabigazio-menu arrunt batera aginduak bidaltzen dituena. Bisita birtuala