Kutxabank Investmentak Internetera eraman du bere ezagutza eta produktuen eskaintza guztia. Horretarako, NORBOLSA BROKER sortu du
NORBOLSA BROKERrek lineako bitartekaritza-zerbitzua eta inbertitzaileari aholkatzeko zerbitzua eskaintzen du balio erantsi handiko tresnen bidez.
Sortu zenetik, Norbolsa BROKER honela finkatu da:
""Finantza-merkatu liderretan inbertitzeko zerbitzua ematen du, Interneten dauden gaur egungo inbertsio-zerbitzuen eskaintzaren barruan""
""Transakzioak on line egiteko aukerarekin mundu osoko 55 merkatu baino gehiagotan""
""Erabakiak hartzean beharrezkoa den finantza-informazio eta aholku guztiak jartzen ditu inbertitzaileen eskura: Kotizazioak, berriak, prentsa-laburpena, oinarrizko analisia eta analisi teknikoa, egutegi ekonomikoa, merkatuaren iritzia
""Bere analisia eskaintzen du denbora errealean, merkatuetan eragina duten azken berri ekonomiko eta korporatiboei buruz, enpresen txostenak, gomendioak, merkatuen bilakaera""
"" Inbertsioen kudeaketan azken joerak eta aurrerapenak dituena: baldintzapeko aginduak-stop loss, warrant-ak, ETF, dibisak, interes-tasak""
""Sakelako telefonoz eta posta elektronikoz abisuak emateko zerbitzu osoa du. Horiei esker, inbertitzaileak beti eta edozein tokitan azken berrien informazioa du (alertak, exekuzioen berrespena, txostenen harpidetza)""
"" Inbertitzaileak bere beharren arabera pertsonaliza dezake brokerra: gogoko baloreak, hizkuntza eta bestelakoak aukeratuz, eta zorro birtualak konfiguratuz zorro nazional eta nazioarteko zorroen simulagailu oso baten bidez""
""Inbertitzaileari kontuen eta aginduen egoera kudeatzeko, eta denbora errealean inbertsioen etengabeko jarraipena egiteko aukera ematen dio (zorroen balorazioa, gainbalioak eta minusbalioak, likideziaren bilakaera¿)""