Hemen zaude:
Glosarioa
Hitza | Deskribapena |
---|---|
Egun bakarreko biraketa | Aurretik tarte neutrorik osatu ez duen titulu batek egun bakar batean joera (goranzkoa zein beheranzkoa) modu zakarrean aldatzea. |
Egun barrukoa | Barra eta puntu bakoitza aurreko eguneko epea baino gutxiagoko datuekin osatzen den grafikoa; ordutegia, esaterako. |
Egunerokoa | Puntu bakoitza edo lerro bakoitza egun oso bateko datuekin osatzen den grafikoa |
Elliott | Elliotten uhinaren printzipioa formulatu zuen, eta horren bidez diru-azoken mugimenduak inpultsoen (bost uhineko joera-mugimenduak) nahiz zuzenketen (hiru uhinetan osatzen diren joeraren aurkako mugimendu apalagoak) bitartez gauzatzen dira. |
Errebotea | Goranzko formazio txikia aurreko erorketaren aldean. |
Erresistentzia | Prezioak igotzen ez jarraitzeko aukera normalean baino handiagoa den maila |
Estokastikoa | Formula batetik abiatuta lortzen den adierazle teknikoa da; hots, atzoko itxiera eta hainbat egunetako minimoak eta maximoak kontuan harturik, elkarren artean konparatzen dira. horren baitako ideia honakoxea litzateke: goranzko joeretan, alegia, prezioak goialdean amaitzeko joera duela eta beheranzkoan, berriz, alderantziz. |
Euskarria | Maila jakin batean, prezioak aukera handiagoa du ohikoa dena baino gehiago ez jaisteko. |